2018(e)ko maiatzaren 17(a), osteguna

ARGAZKIAK / FOTOS 2018

Berandu xamar bada ere, ikusgai dituzue jada II.Ibarraldea Raideko argazki gehienak. Sari banaketako argazkiak falta dira hala ere. Ahal bezain laster gehituko ditugu karpeta honetara.

-------------------------------------------

¡Tarde pero seguro! Aquí tenéis las fotos del II.Raid Ibarraldea. Faltan algunas fotos, sobre todo las del podium. Las añadiremos a la carpeta en cuanto las tengamos.

ARGAZKIAK/FOTOS 2018

2018(e)ko maiatzaren 8(a), asteartea

SAILKAPENAK / CLASIFICACIONES 2018

Hemen beheko loturan ikus ditzakezue larunbatean jokaturiko II.Ibarraldea Raideko sailkapenak.

En este enlace podéis consultar las clasificaciones del II.Ibarraldea Raid celebrado el sábado en Ibarra.

SAILKAPENAK / CLASIFICACIONES 2018

2018(e)ko apirilaren 24(a), asteartea

2.BULETINA / 2º BOLETÍN

Hemen duzue lasterketari buruzko 2.buletina proba egunerako beharrezko informazio guztiarekin.  GOGORATU! gehigarrik gabeko apuntatzeko epea ostegunean amaitu dela eta maiatzaren 3an itxiko ditugula izen emateak.

>>>>> 2.BULETINA_EUS

Aquí tenéis el 2ºBoletín con toda la información necesaria sobre la carrera. RECORDAD! el plazo para apuntarse sin recargo terminará este jueves y las inscripciones se cerrarán el 3 de mayo.

>>>>> 2ºBOLETIN_ES



2018(e)ko apirilaren 23(a), astelehena

DISTANTZIAK ETA DESNIBELAK

Jada bi aste baino gutxiago falta dira proba egunerako eta honezkero sekzio bakoitzeko detaileen zain egongo zaretelakoan gaude. Lasterketa 4 sektoretan banatuta egongo da eta ondorengoak izango dira sektore bakoitzeko kirol modalitateak, distantziak eta desnibelak.

  • 1.SEKTOREA: BIKE&RUN (3km, +/-100m)
  • 2.SEKTOREA: TREKKING (16km, +/-800m)
  • 3.SEKTOREA: BTT (20km, +900m -1220m)
  • 4.SEKTOREA: TREKKING (9km, +/-550m)  + PROBA BEREZIAK (TOKA eta MEMORIA ORIENTAZIOA)

Laster argitaratuko dugun 2.buletinean aurkituko duzue lasterketarako beharrezkoa den gainontzeko informazio guztia.
                                       .......................................................................

Ya faltan menos de 2 semanas para el día de la prueba y seguramente estaréis ansiosos por saber los detalles de cada sección. El recorrido estará dividido en 4 secciones que serán las siguientes:

  • SECTOR 1: BIKE&RUN (3km, +/-100m)
  • SECTOR 2: TREKKING (16km, +/-800m)
  • SECTOR 3: BTT (20km, +900m -1220m)
  • SECTOR 4: TREKKING (9km, +/-550m) + PRUEBAS ESPECIALES (TOKA y ORIENTACIÓN POR MEMORIA)
Próximamente publicaremos el 2ºBoletín con toda la información necesaria para el día de la prueba.

2018(e)ko apirilaren 22(a), igandea

AZKEN EGUNAK IZEN EMATEKO!!

2 aste besterik ez dira falta II.IBARRALDEA RAID lasterketarako. GOGORATU!!! Ostegunean, APIRILAK 26, amaituko dela gehigarririk gabe izen emateko epea eta MAIATZAren 3an itxiko ditugula izen emateak. 
BIKOTE BILA zabiltzala? Bidali iezaguzu email edota jakinarazpen bat eta saiatuko gara bikotekidea topatzen. ANIMATU!!!


                           ....................................................................................................

Ya faltan menos de 2 semanas para la 1ªprueba de la temporada LINRA 2018, el II.RAID IBARRALDEA. RECORDAD!! Este jueves, 26 de ABRIL, se termina la inscripción sin coste adicional y el 3 de MAYO cerraremos definitivamente las inscripciones. No esperéis hasta el último día!!
¿BUSCAS PAREJA? Si todavía no has convencido a nadie para correr, envíanos una notificación o un email e intentaremos buscarte un compañero de equipo.



2018(e)ko martxoaren 18(a), igandea

1. BULETINA / 1ºBOLETIN INFORMATIVO

Argitaratu dugu jada II. Ibarraldea Raideko informazioa bilduko duen lehen dokumentua. Bertan, lasterketari buruzko hainbat xehetasun jakin ahalko dituzue.

--------------------------------------------------------------------

Ya hemos publicado el 1ºboletín informativo del II.Raid Ibarraldea. En él, podréis leer algunos detalles sobre la carrera.

1.BULETINA (euskaraz)

1ºBOLETIN (castellano)

II.IBARRALDEA RAID 2018 IZEN EMATEA

Hemen beheko lotura honetan klik eginda II.Ibarraldea Raid 2018 proban izen emateko inprimakia irekiko duzu. Jarraitu bertan azaltzen diren pausuak izen ematea behar bezala osatu ahal izateko.
-------------------------------------------------------------------------------
Haciendo click en el enlace de abajo, abrirás el formulario de inscripción para el II.Raid Ibarraldea 2018. Sigue los pasos que parecen para finalizar la inscripción adecuadamente.

2018(e)ko otsailaren 23(a), ostirala

II. IBARRALDEA RAID

Irudian agertzen diren proba hauek osatuko dute aurtengo LINRA Raid Liga. Ikusten duzuenez, lehen proba Ibarrakoa izango da, maiatzaren 5ean. Dagoeneko buru belarri murgilduta gabiltza prestaketa lanetan eta izen emateak ere laster irekiko ditugu. Hasi entrenatzen!

Estas serán las pruebas que frmarán la Liga de Raids LINRA 2018. Como podéis ver, la primera prueba será en Ibarra, el 5 de mayo. Ya estamos preparando todo para que podáis disfrutar al máximo de esta prueba y abriremos dentro de poco las inscripciones. A entrenar todo el mundo!


2017(e)ko azaroaren 12(a), igandea

SAILKAPENAK

Kontrol txartelen kontaketak egin ostean, hauek dira parte hartu duzuen taldeok lortutako emaitzak. Bejondeizuela!!!

>>>>SAILKAPENAK_Orientazio proba

2017(e)ko azaroaren 11(a), larunbata

100 PARTE HARTZAILETIK GORA!!!

Biharko irteera puntuan aurreikuspen guztiak gainditu ondoren, 100 parte hartzailetik gora izango ditugu. Izen emateak ITXITA daude jada. Gainera eguraldia ere lagun izango dugula dirudi. Eta proba amaieran bertako produktuen zozketa egingo dugu parte hartzaile guztien artean.


2017(e)ko urriaren 30(a), astelehena

ZER DA ORIENTAZIO PROBA BAT?

Orientazio froga bat, mapa batean adierazitako ibilbide bat, naturan jarritako balizak bilatuz egitean datza.

Parte hartzaile edota talde bakoitzak, mapa bat, kontrol txartel bat eta balizen deskribapen orria izango ditu. Ondoren, orientazio frogan erabiliko duzuen antzeko mapa bat azaltzen da.


Irteera emandakoan, parte hartzaile bakoitzak, maparen laguntzarekin, lehen baliza bilatu beharko du, eta behin topatutakoan, balizako pintzarekin zulatu beharko da, kontrol txartelean. (Baliza bakoitzak zulatu ezberdina dauka, eta ondorioz, antolaketak ziurta dezake baliza orotan izan dela parte hartzailea).


Balizak, ondoren ikus daitekeen irudiaren antzekoak dira:


Balizen deskribapen orrian haien kokapenaren inguruko datuak ematen dira (zuhaitz batean dagoen, erreka ondoan, hesi batean...)

Parte hartzaileak berak erabakiko du zein ordenetan bilatu baliza bakoitza eta behin azkenekoa bilatutakoan, helmugatik pasako da kontrol txartela entregatuz.



ORIENTAZIO PROBAREN INGURUKO INFORMAZIOA

MAPA ETA IPARRORRATZAREN LAGUNTZAZ IBARRALDEKO TXOKO EZBERDINAK AURKITZEKO GAI IZANGO AL ZARA?

DATA: 2017ko azaroak 12, igandea
LEKUA: Ibarrako San Bartolome Plazan

ORDUTEGIA: proba luzea 10:00etan (3,5 orduko iraupena gehienez)
                           proba motza 11:00etan (2 orduko iraupena gehienez)
* Irteera ordua baino 30 minutu lehenago gerturatu Plazara, probaren inguruko azalpena emango da eta ibilbideko mapak, kontrol txartelak eta balizen deskribapen orria banatuko dira.

PARTAIDEAK: 1-5 pertsonako taldeak (12 urtez beherakoak heldu batez lagundurik)

MATERIAL GOMENDAGARRIA: Iparrorratza (taldeko 1), ura, mendiko arropa eta oinetako egokiak.

IZEN EMATEAK: ( Azken eguna azaroak 9 osteguna) 

  • Internet bidez: ibarraldearaid.blogspot.com orrialdean (IZEN EMATEAK atalean)
  • Zubiaurre eta Atari tabernetan


PREZIOA: 12 urtez gorakoak: 5€ / 12 urtez beherakoak (2005ean jaiotakoak barne): 3€

Proba amaieran ANOA-GUNEA egongo da Plazan.

Proba ez lehiakorra izan arren, sailkapenak argitaratuko dira web orrialdean proba amaitu ondoren.

INFORMAZIO GEHIAGO: http://ibarraldearaid.blogspot.com.es/ 
HARREMANETARAKO: ibarraldearaid@gmail.com

2017(e)ko urriaren 24(a), asteartea

IBARRAKO I.ORIENTAZIO PROBA HERRIKOIA

Adi lagunok!Lehen aldiz, Ibarran, Orientazio proba Herrikoia antolatzen ari gara. Azaroaren 12an izango da hitzordua eta laster irekiko ditugu izen-emateak.

Esan bezala, probak formatu herrikoia izango du, hau da, ez lehiakorra. Helburua zuek guztiok orientazio mundua zertxobait gehiago ezagutzea baita. Beraz, bi ibilbide izango dira aukeran:

- Ibilbide motza: gehienez 2 orduko iraupena (familia giroan haurrekin egiteko aproposa). Irteera ordua goizeko 11etan Ibarrako San Bartolome Plazan.
- Ibilbide luzea: gehienez 3,5 orduko iraupena (nahi duenak laburtzeko aukerak izango ditu). Irteera goizeko 10etan Ibarrako San Bartolome Plazan.

Ibilbidea amaitu ostean, indarrak errekuperatzeko anoa gune bat egongo da plazan. Laster argitaratuko dugu probaren inguruko informazio gehiago.

2016(e)ko maiatzaren 24(a), asteartea

2015(e)ko abenduaren 23(a), asteazkena

ALDAKETAK

Hasiera batean, "Ibarraldea Raid" 2016ko udazkenean izango zela iragarri bagenizuen ere, data hori aldatu egin behar izan dugula jakinarazi nahi dizuegu. Aldaketaren arrazoia, LINRA Raid Ligaren barnean proba ezberdinek osatzen duten egutegia egokitu beharra izan da.

Beraz, probaren data berria hauxe izango da: 2016ko UZTAILAREN 2a!!!!

Bestetik, egun hauetan mendi bideak mapeatzen ibili gara eta inguruak eskaintzen dizkigun paisaia zoragarriez baliaturik, ez dugu zalantzarik lasterketa ahaztezina izango dela prestatzen ari garen hau.

Bertan ikusi nahi zaituztegu!!!

-----------------------------------------------------

Aunque al principio os informamos que el "Raid Ibarraldea" se iba a celebrar en otoño del 2016, esa fecha ha tenido que ser modificada. El cambio ha sido debido a la necesidad de adaptar el calendario de la Liga de Raids LINRA.

Por lo tanto, la nueva fecha para la prueba será: el 2 de JULIO de 2016!!!

Estos días hemos estado mapeando la zona, y os juro que con el paisaje que nos brindan estos lugares, va a ser un raid inolvidable!!!

Os esperamos!!!

 






2015(e)ko abenduaren 2(a), asteazkena

Badator, badator!!!!

Abentura kirolak eta orientazioa gustuko dituzuenok aukera izango duzue 2016ko udazkenerako Ibarran antolatzen ari garen abentura raidean parte hartzeko. Proba hau Abentura Raiden Ipar Ligako (LINRA) parte izango da. Liga 8 probek osatuko dute eta "Ibarraldea Raid" izango da horietako bat.

Herri orientazioa, BTT, trekking-ak, proba bereziak... nahi duenarentzat abentura ziurtatuta egongo da!

                                                    -----------------------------------------

Los amantes de deportes de aventura y orientación,  tendréis la opción de participar en el raid aventura que estamos organizando en Ibarra para el otoño 2016. Esta prueba formará parte de la Liga Norte de Raids Aventura (LINRA). En total serán 8 pruebas y "Ibarraldea Raid" será una de ellas.

Orientación urbana, BTT, Trekking, pruebas especiales... para quien quiera, la aventura estará más que asegurada!