2015(e)ko abenduaren 23(a), asteazkena

ALDAKETAK

Hasiera batean, "Ibarraldea Raid" 2016ko udazkenean izango zela iragarri bagenizuen ere, data hori aldatu egin behar izan dugula jakinarazi nahi dizuegu. Aldaketaren arrazoia, LINRA Raid Ligaren barnean proba ezberdinek osatzen duten egutegia egokitu beharra izan da.

Beraz, probaren data berria hauxe izango da: 2016ko UZTAILAREN 2a!!!!

Bestetik, egun hauetan mendi bideak mapeatzen ibili gara eta inguruak eskaintzen dizkigun paisaia zoragarriez baliaturik, ez dugu zalantzarik lasterketa ahaztezina izango dela prestatzen ari garen hau.

Bertan ikusi nahi zaituztegu!!!

-----------------------------------------------------

Aunque al principio os informamos que el "Raid Ibarraldea" se iba a celebrar en otoño del 2016, esa fecha ha tenido que ser modificada. El cambio ha sido debido a la necesidad de adaptar el calendario de la Liga de Raids LINRA.

Por lo tanto, la nueva fecha para la prueba será: el 2 de JULIO de 2016!!!

Estos días hemos estado mapeando la zona, y os juro que con el paisaje que nos brindan estos lugares, va a ser un raid inolvidable!!!

Os esperamos!!!

 






2015(e)ko abenduaren 2(a), asteazkena

Badator, badator!!!!

Abentura kirolak eta orientazioa gustuko dituzuenok aukera izango duzue 2016ko udazkenerako Ibarran antolatzen ari garen abentura raidean parte hartzeko. Proba hau Abentura Raiden Ipar Ligako (LINRA) parte izango da. Liga 8 probek osatuko dute eta "Ibarraldea Raid" izango da horietako bat.

Herri orientazioa, BTT, trekking-ak, proba bereziak... nahi duenarentzat abentura ziurtatuta egongo da!

                                                    -----------------------------------------

Los amantes de deportes de aventura y orientación,  tendréis la opción de participar en el raid aventura que estamos organizando en Ibarra para el otoño 2016. Esta prueba formará parte de la Liga Norte de Raids Aventura (LINRA). En total serán 8 pruebas y "Ibarraldea Raid" será una de ellas.

Orientación urbana, BTT, Trekking, pruebas especiales... para quien quiera, la aventura estará más que asegurada!