2017(e)ko urriaren 30(a), astelehena

ZER DA ORIENTAZIO PROBA BAT?

Orientazio froga bat, mapa batean adierazitako ibilbide bat, naturan jarritako balizak bilatuz egitean datza.

Parte hartzaile edota talde bakoitzak, mapa bat, kontrol txartel bat eta balizen deskribapen orria izango ditu. Ondoren, orientazio frogan erabiliko duzuen antzeko mapa bat azaltzen da.


Irteera emandakoan, parte hartzaile bakoitzak, maparen laguntzarekin, lehen baliza bilatu beharko du, eta behin topatutakoan, balizako pintzarekin zulatu beharko da, kontrol txartelean. (Baliza bakoitzak zulatu ezberdina dauka, eta ondorioz, antolaketak ziurta dezake baliza orotan izan dela parte hartzailea).


Balizak, ondoren ikus daitekeen irudiaren antzekoak dira:


Balizen deskribapen orrian haien kokapenaren inguruko datuak ematen dira (zuhaitz batean dagoen, erreka ondoan, hesi batean...)

Parte hartzaileak berak erabakiko du zein ordenetan bilatu baliza bakoitza eta behin azkenekoa bilatutakoan, helmugatik pasako da kontrol txartela entregatuz.